2022/10/20


⚙️*BIZKAIKO METALAREN GATAZKAREN AURREAN, EUSKO JAURLARITZAK ERTZAINTZA BIDALTZEA ERABAKI DU, PROTESTAK GELDIARAZTEKO.*

🔴 Gaur, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuak TECUNI enpresan kateatu eta kontzentratu gara. Enpresa horretako gerentea FVEMeko presidentea da. Astelehenean, FVEMen aurrean egin genuen errepide mozketan, ohartarazi genuen hitzarmenik ez dagoen bitartean ez dela normaltasunik egongo Bizkaian.

➡️ TECUNIn gaur egindako ekintzarekin zabaltzen dugun mezua argia da, FVEMek negoziazioa blokeatzen jarraitzen badu, guk sektorea blokeatuko dugu.

➡️ Gaurko ekintza guztiz baketsua izan da, eta Ertzaintzaren jarrera salatu nahi dugu. Mobilizazioaren hasieratik modu probokatzaile eta bortitzean jardun du, langileak identifikatuz eta indarra erabiliz mobilizazioa desegiten saiatzeko. Ekintza amaitu eta autoetara joan garenean, langile bat eta Hamaika Telebistako kazetari bat erretenitu, identifikatu eta mehatxatu ditu Ertzaintzak.

➡️ Jarduera honen aurrean, galdera argia egiten diogu Eusko Jaurlaritzari, hark bidaltzen baitu Ertzaintza; noren alde daude?, lan balldintzak okertu eta sektorea prekarizatu nahi duen patronal baten alde? Edo sektoreko langileen alde, lan eta bizitza baldintza duinak aldarrikatzen dituztenak?  Hori al da Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko metalaren gatazkari egingo dion ekarpena?

📢*Sektoreko langileek argi dute: hitzarmen bat egon arte ez da normaltasunik egongo Bizkaian, eta aurrera jarraituko dugu urriaren 27 eta 28rako eta azaroaren 2rako deitutako 3 greba-egunekin.*

https://www.lab.eus/es/esta-es-la-propuesta-del-gobierno-vasco-para-las-y-los-trabajadores-del-metal-violencia/

No hay comentarios: