Durangoko epaitegien aurrean bildu gara, metalgintzako greban atxilotutako bi kideei elkartasuna adierazteko
Gaurko egunean, metaleko grebalariok Durangoko epaitegi parean elkarretaratzea burutzera behartu gaituzte, atzo sektoreko langileon eskubideak defendatzen ari ziren bitartean, bi kide atxilotu zituztela salatzeko, ahaztu gabe arrazoi berdinengatik Ertzaintzak zauritutako lagun guzti horiek.
Pairatutako errepresioa salatu nahi dugu, eta gure babes eta elkartasun osoa adierazi bi langile hauei, eta baita egun guzti hauetan beraien zein gure eskubideon alde borrokan ari diren guztiei.
Borrokan jarraituko dugula argi utzi nahi dugu. Borroka hau luzea izango da eta Bizkaiko metalgintzako langileok irabaziko dugula garbi dugu. Hitzarmen duin bat aldarrikatzen jarraitu eta langile guztion eskubideak defendatzea delitua ez dela argi eta garbi oihukatzen jarraituko dugu.
Horregatik elkartu gara gaur, hau ez baita amaitu, hasi baino ez da egin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario