2022.URTEKO HITZARMENA / CONVENIO COLECTICO 2022
2018/04/30
2018/04/24
Hiriburuetan mobilizazioak egingo ditugu apirilaren 27an, Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan.
Apirilaren 28 honetan, lan istripuek eragindako osasun galera eta heriotzak salatzearekin batera, arreta jarri nahi dugu Laneko Gaixotasunetan. Ikusezinak eta ahaztuak izaten jarraitzen dute. Europako Lan Osasunaren Agentziaren arabera, lan istripuek eragindako laneko heriotz bakoitzeko 18 langile hiltzen dira lan gaixotasunagatik, baina berehalako ondorioak ez dituztenez, behar baino gutxiago deklaratzen dira eta jatorrian dauden arriskuei aurre egiteko beharra alde batera uzten da.
Iaz baja eragin zuten laneko gaixotasunak %25,9 igo ziren. Egunero 12 laneko gaixotasun sortzen da; deklaratutako laneko gaixotasunen %90etik gora patologia muskulo-eskeletikoak dira, gainerakoak, berriz, produktu toxiko edo arriskutsuen eraginpean aritzeak eragindakoak, eta ia guztiak arintzat hartuak izaten dira. Atzemandako gaixotasunen %70 gaixotasun arrunt bezala ezkutatu eta sistema publikora bideratzen da. Gaixotasun profesionala modu horretan ezkutatzeak zer ikusi handia du baja horiei loturiko planteamendu ekonomikoekin, izan ere, gaixotasun bat laneko gaixotasun gisa aitortu ala ez, mutuak ala osasun sistema publikoak, batak ala besteak hartzen du bere gain. Mutualitateeek, gaixotasunen prebentzioa egin beharrean, kontingentzia profesional gisa ez aitortzeko irizpidearekin dihardurte, eta hala, gaixotasuna artatzea eta hari dagokion prestazio ekonomikoa osasun sistema publikora bideratzen dute.
Estatistika ofizialek ere ezkutatzen dituzte gaixotasun profesionalak; hainbat azterketaren arabera munduan sortzen diren gaixotasun guztien %10 eta 20 artean lanari zuzenki lotuak egon litezke. Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE) dio laneko gaixotasunen %83 ez direla hala aitortuak; Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren arabera, Europan 167.000 heriotz gertatzen dira, haietatik 8.000 lan istripuen ondorioz, eta 159.000 laneko gaixotasunetatik eratorriak. Uste da urtero estatuan 9.550 heriotz inguru gertatzen direla lanarekin lotutako minbizien ondorioz.
Euskal Herrian han laneko gaixotasunen estatistiketan ez da jasotzen laneko gaixotasunak eragindako heriotz bakar bat ere, nahiz eta, amiantoaren eraginez, 1993tik hona 1.494 pertsona baino gehiago hil diren.
Aipamen berezia merezi du emakumeen egoerak, izan ere, baldintza eta posizio sozial eta ekonomiko kaskarragoak dituzte eta arrisku ezberdinak, laneko prekarietatea gehiago sufritzen dute, enplegu prekarioekin, lanaldi partzialekin eta soldata baxuagoekin. Emakumeek, gainera, ordaindu gabeko lanak egiten denbora gehiago ematen dute. Lan feminizatuek osasunean duten eragina epe luzera agertzen da eta guztiz ikusezinak bihurtzen dira, etxeko langileekin gertatzen den moduan, zeinak prebentzioaren inguruko arauditik kanpo geratzen diren.
Laneko gaixotasunen zerrenda guztiz osatu gabe dago eta behar direnak ere ez dira deklaratzen. Hala izatekotan, laneko gaixotasunagatiko lehen heriotz kausa minbiziarena litzateke. Laneko gaixotasunak ikusarazteak da prebentzio aldetik eta sindikalki erronka nagusiena. Ezkutatuak diren neurrian, gaixotasunen jatorrian dauden zergatiak saihesteko arrazoirik ez dago, eta lan baldintzak hobetzeko beharra ere alde batera geratzen da.
Mutualitateak dira egoera larri honen erantzuleak. Patologiak duen laneko jatorria ukatu egiten dute sistematikoki. 100 kasutik 40 baja bakarrik ematen dituzte. Eta egoera honen onuraduna patronala da, patologiaren jatorria lanean dagoela ukatzea aitzakia baita prebentziorik ez egiteko.
Praktika horren ondorioz osasunari eragindako kaltearen kudeaketa Osakidetzak edota Osasunbideak hartzen dute beren gain, Mutuen ordez. Alegia, Mutuen praktika desegokia jendarteak ordaintzen du, denon artean ordaintzen dugu laneko gaixotasunen jatorriaren aitortza eza.
Lanean jarraitu behar dugu, lakra sozial honen aurkako borroka egin eta gaurko lan osasuneko ereduaren alternatibak garatzeko. Osasunaren babesera sistema alternatiboa aldarrikatzen dugu, pertsonen bizitza eta osasuna erdian jarriko dituena.
LABetik salatzen eta borrokan jarraituko dugu prekarietatearekin amaitzeko, enpresen gaineko kontrolak eta ikuskapenak areagotzeko eta prebentzio neurriak hartzea exijitzeko. Politika publikoak aldatu behar dira lan osasunerako eskubidea bermatzeko; laneko gaixotasunen erregistro bat sor dadila eskatzen dugu.
Patronala neurriak hartzera behartzeko mobilizatuko gara, instituzioak interpelatuz, egoeraren erantzule zuzenak seinalatzeko. Erantzun sozial masiboa artikulatzeko unea da, langileen kontrako indarkeria patronalarekin amaitzeko.
Apirilaren 27, ostiraleko mobilizazioak:
-BILBO 12:30ean Manifestazioa Plaza Zirkularretik
-DONOSTIA 11:30ean Bilbao plazatik manifestazioa
-GASTEIZ 11:30ean Landatxo Gizarte Etxetik manifestazioa
-IRUÑEA 11:00etan Gurutze plazatik manifestazioa
2018/04/21
2018/04/19
2018/04/16
Duela
gutxi enpresak orri bat buzoneatu du “zerbitzu medikuan” eman diren aldaketak
azaltzeko. Geneukan medikuaren ( Bernar Mandaluniz) jubilazioa aprobetxatuz,
enpresak Laneko Osasunaren zaintza eta Asistentziz medikua deritzona legeak
ezarritakora egokituko du, era berean Hegoaldeko dibisioko enpresak duten
bezala jarriz. Lege aldaketek, ezartzen dute ezin dela mediku berdina izan ,
Laneko Osasunaren Zaintza eta asistentzia medikua egin. Laneko Osasunaren
Zaintza diogunean, arriskuen ebaluaketen azterketa eta analisiari buruz ari gara,
errekonozimendu medikoak,...eta asistentzia diogunean , “ Medico de cabecera”
bailitzan Bernarrek ematen zuen zerbitzuaz ari gara. Langile askok jo dute
zerbitzu medikura lanekoak ez ziren min edo patologiekin (erosotasunagatik,
horrela gizarte segurantzako bere medikura joatea saihestuz). Laneko gaixotasun
edo istripuentzako orain arte bezala, Mutua izango da hauek tratatzeko ardura
izango duena.
Hasera
batean, eta enpresak bere orrian azaltzen duen bezala, Laneko Osasunaren
zaintza Ricardo Aragon eta Irene Sasiainek
, mediku eta erizaina hurrenez hurren, egingo dute, astearte eta
ostegunetan , 8,00etatik 15,30etara. Enpresak dio ordu kopuru horrekin,
dagozkien lanak egin ahalko dituztela. Komitetik erantzun diogu, uste dugula
oso ordutegi murritza dela egiteke dagoen lanerako, eta soilik jasoko duela
gure OK-a, beraien lana betetzen badute. Denbora bat pasatu eta gero, ikusi
beharko da ordutegi hori nahikoa den egin behar dituzten zereginetarako.
Asistentzia
medikoari dagokionez, aipatu behar dugu, legeak ez duela enpresa behartzen
zerbitzu hori ematera. Laneko gaietarako Mutuako zerbitzu medikuak daude, eta
suposatzen da , kontingentzia arruntentzako edo lanekoak ez diren
istripuentzako Osakidetzako medikuak daudela. Langile asko dira lanekoak ez diren gaietarako sekula ez
direnak joan enpresaren zerbitzu medikura( orain arte Bernar), baina egia da
ere, beste askok zerbitzu medikura jo izan dutela, erosotasunagatik,
konfidantzagatik,..dana dalakoagatik. Enpresa momentu batean, eta legeak
zerbitzu hori ematera behartzen ez zuela ikusirik, berori kentzen saiatu zen.
LABetik , eta komitetik ez genion utzi. Gure ustez, langileok dugun beste
zerbitzu bat gehiago da, zerbait
onuragarria ( jantokia bezala) , nahi duenak erabiltzen duena eta ez duenak nahi
erabiltzen ez duena. Hori bai, argi utzi nahi dugu LABen filosofía,
kontingentzia komunen ardura Osakidetzako profesionalena izatea dela. Dena
dela, eta lehen esan bezala, langileontzako zerbait onuragarria dela aitortzen
dugu, eta enpresarentzako betebehar legal bat ez zenez, eta berori kentzeko
ideia zerabilenez, berriki sinatu dugun Enpresako Hitzarmenean, eskubide bat
bezala jaso dugu, zerbitzu hori ematen jarraitu dadin bermatuz(
astelehen-asteazken-ostiral 11,00-14,00 etara Jorge Amondarain medikua).
Badakigu
hasieran plantilla pixka bat nahastuko dela. Lehen dena biltzen zan Bernar eta
Mirariren inguruan. Aurrerantzean, bakoitzak bere zereginak egingo ditu, hau
da, Laneko Osasunaren Zaintzako medikuak ez dizkigu pastilla haiek emango,
pomada hura,...eta ez da asistentziako medikua izango, lesio, gaixotasun, edo
horrelako bat dugunean , lanpostu aldaketa bat eskatu behar dioguna.
Mirari
, Prebentzioko teknikari bat soilik
izatera pasatuko da, erizaina izateari utziz. Dena dela, argi geratu
behar da, edozein istripu edo urgentziazko egoera baten aurrean, medikuetako
edozeinek , zein Mirari berak, bertan badaude, beraiek izango dira zauritua
artatuko duten lehenak, besteak beste horretarako prestakuntza gehien duten
pertsonak direlako, nahiz eta gero Mutua edo Osakidetzara bidali gaia, kasuan
kasu.
COMO QUEDA EL SERVICIO MEDICO Y LA VIGILANCIA DE
LA SALUD EN GESTAMP BIZKAIA
Recientemente la empresa ha
buzoneado una hoja explicando los cambios que se han dado en el “Servicio
médico”. Aprovechando la jubilación del médico que teníamos ( Bernar mandaluniz
) , la empresa va a ajustar su modelo de vigilancia de la salud y asistencia
médica a lo que establece la ley , y tienen todas las empresas de la división
sur. Los cambios normativos obligan a que no pueda ser un mismo médico quien se
ocupe de la vigilancia de la salud y de la asistencia médica. Cuando decimos vigilancia de la salud, nos
referimos al análisis y estudio de las evaluaciones de riesgo, reconocimientos
médicos,...y cuando decimos asistencia nos referimos al servicio que daba
Bernar como si fuese un “médico de cabecera”. Muchos trabajadores y
trabajadoras han recurrido al servicio médico para dolencias o patologías que
no son laborales ( por comodidad, evitando así tener que ir a su médico de
cabecera ). Para la asistencia a enfermedades profesionales o accidente de
trabajo, será la Mutua como hasta ahora la responsable de tratarlas.
En un principio la Vigilancia de
la salud, como explica la empresa en su hoja, la harán Ricardo Aragón e Irene
Sasiain, médico y enfermera respectivamente, los martes y jueves , en horario
de 8 ,00- 15,30. La empresa dice que
con esa disposición horaria será suficiente para los trabajos que tienen
asignados. Desde el comité le hemos respondido, que pensamos que es un horario
muy escaso para todo el trabajo que hay que hacer, y que solo tendrá nuestro OK
en función de que cumplan su cometido. Pasado un tiempo habrá que analizar si
la disposición horaria es suficiente.
En cuanto a la asistencia médica decir que la ley no le obliga a la empresa a dar este servicio. Para los
temas laborales están los servicios médicos de la mutua, y se supone que para
las contingencias comunes o no laborales están los médicos de Osakidetza. Hay
muchos trabajadores que para temas que no son del trabajo nunca han recurrido
al servicio médico ( hasta ahora Bernar) de la empresa, pero también es verdad
que otros muchos si lo han hecho, por comodidad, confianza,...por lo que sea. La empresa en un momento , y dado que la
ley no le obligaba a dar este servicio quiso quitarlo, pero desde LAB y el
comité no lo permitimos, dado que consideramos que es un servicio a más, algo
beneficioso ( como el comedor por ejemplo ) que quien quiera lo utiliza y quien
quiera no. Eso sí, queremos dejar claro que la filosofía de LAB es que son los
profesionales de Osakidetza quienes se han de ocupar de las contingencias
comunes. Aún así y como reconocemos este servicio como un algo beneficioso para la plantilla, y dado
que al no ser obligación legal la empresa quería quitarlo, en el convenio que
hemos firmado recientemente , lo hemos recogido como un derecho , asegurando
que se siga dispensando el mismo (lunes-miercoles-viernes de 11,00-14,00 por el
doctor Jorge Amondarain).
Sabemos que al principio la
plantilla se liará un poco. Antes todo se agrupaba en Bernar y Mirari
.Ahora cada uno solo hará su labor, es
decir el médico de vigilancia de la salud, no nos dará aquellas pastillas,
aquella pomada,….ni el médico de la asistencia es a quien tenemos que
dirigirnos a solicitar un cambio de
puesto por cualquier patología, lesión, etc.
Mirari pasará a ser
exclusivamente una Técnico de Prevención dejando de ser la enfermera. Aún así ,
tiene que quedar clarpo que ante un accidente o una situación de urgencia,
cualquiera de los médicos o la propia Mirari actuarán en primera instancia,
simplemente por ser las personas más capacitadas para ello, independientemente
de que luego se derive el tema a la mutua u osakidetza según corresponda.
Al principio seguro que nos
cuesta a todos y todas acostumbrarnos al nuevo modelo.
2018/04/04
Suscribirse a:
Entradas (Atom)