Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak bihar goizeko 8.00etarako El Dueso espetxearen aurrean deitua zegoen elkarretaratzea debekatzen duen erresoluzio bat agindu du. Debeku honen aurrean helegitea jartzearen ezintasunak debeku honek dakarren gehiegikeri eta babesgabetasuna azaleratzen du. Bai Rafaren kasuan zein beste askotan ere, Espainako Erreinuak beste behin duen izaera antidemokratioa besterik ez du erakusten.
Hala ere, ihesbide administratibo guzti hauek ez dira gai izango Rafa Diezek merezi duen harrera jasotzeko. Aipatutako elkarretaratzea ezinbestean bertan behera gelditu denez, hemen duzue biharko egunari begira prestatutako egitaraua:
- Familia, lagun, kide eta harekin egon nahi duen oro El Duesoko espetxearen atarian izango gara Rafa askatu zai.
- Segidan Euskal Herrira abiatuko gara eta gure herriko lehen herrian geratuko gara, Muskitzeko Pobeña auzoan. Bertan, LABek elkarretaratze-ekitaldia antolatu du goizeko 11:45etatik aurrera adierazpen askatasunaren alde eta euskal preso guztiak etxera ekar ditzatzen aldarrikatuz.
- Arratsaldeko 19:30etan Lasarten ekitaldia izango da, LABek deituta hau ere.

Euskal Herria, 2017ko abuztuak 16
ONGI ETORRI RAFA
No hay comentarios:
Publicar un comentario