Abenduak 10ean, urtero bezala, Giza Eskubideen nazioarteko eguna
ospatzen da. Egun egoki bat da, euskal preso politikoek pairatzen duten
oinarrizko eskubideen zapalkuntza salatzeko.
Nahiz eta Euskal Herriko testuinguru politikoa nabarmen aldatu den,
Estatu Espainiarrak zein Estatu Frantsesak, gorroto eta mendekuan oinarritutako
politikekin jarraitzen dute, epaitegiek epaiketa politikoen bidez amaigabeko
kondenak ezartzen , gupidagabeko dispertsio politika batekin, beraien legeak
bete gabe, presoak beraien familia eta herrietatik ehundaka edo milaka
kilometrotara bahituta mantentzen dituzte, aislamendu erregimen
onartezinekin,ikasketak egiteko aukerak oztopatuz,etab.
Bereiziki larria da preso gaixoen egoera.Goian aipatutako egoerak
pairatzeaz gaindi, dituzten gaixotasun desberdinen ondorioak gaineratzen zaizkie. Espainiar
legediak berak esaten du, gaixotasun larriak dituzten presoek eskubidea dutela
kartzelatik irteteko, behar den bezala tratatuak izan daitezen, eta ingurune
egoki batean, etxean alegia. Bi estatuek, beraien legediari muzin eginez, aparteko
legedia bat aplikatzen jarraitzen dute, eta presoak kartzelan usteldu daitezela
dute helburu bakar, preso bezala dagozkien eskubideak ukatuz.
Egoera honen aurrean, Durangaldeko LAB sindikatuak, preso gaixo guztiak
kartzeletatik atera ditzaten eskatzeaz gaindi, Gorka Fraile Preso durangarra
askatzeko kanpainarekin bat egin du. Gorka Fraile Badajoz-eko kartzelan dago
preso, bere herritik 690 kilometrotara eta kantzerra dauka ( ekainean operatu
zuten ).
Aipatutako guztiagatik, LAB-Gestamp Bizkaiko sail sindikaletik, aipatu
kanpainarekin bat eginez, Gestamp Bizkaiako langileok elkarretaratzea burutu dugu
abenduaren 10ean enpresa aurrean
No hay comentarios:
Publicar un comentario