2014/10/14

LAB sindikatuak Durangoko kaleak zeharkatu dituen manifestazioa egin gaur Bizkaiko Metalgintzako hitzarmen duin baten defentsan eta haren alde borrokatzeak duen garrantzia aldarrikatuz.


LABeko DURANGALDEKO INDUSTRIA FEDERAZIOAREN IRAKURKETA

Hilabeetan bilerak burutu ostean, FVEM, Bizkaiko patronalak herrialdeko lan hitzarmena sinatzeko borondaterik ez duela agerian gelditu da, oso bestelakoa da bere jarrera, metaleko sektorea desarautu nahi du, enpreseei lan erreforma aplikatzeko bidea erraztu nahi die, lan eskubideak murriztu eta lan malguntasuna erraztuko duen lan hitzarmena nahi, lan malgutasunak enplegua suntistu eta lan, gizarte eta familia kontziliaketa ezinezko suertatzen delarik. Patronalak txantai hutsa egiten du, “konbenioa nahi baduzu, nire proposamenari baiezkoa eman behar diozu, lan erreforma sinatu behar duzu”. Argi ta Garbi esan beharra dago: EZ DA NEGOZIKETARIK METALEKO MAHAIEAN. Eta LABek ez dio men egingo txantai horri.

Metaleko patronalaren inposaketa jarrera hau ezin uler daiteke ELA, CCOO eta UGT sindikatuei jarrerari so egin gabe, beste aldera begiratzen dutela, herrialdeko hitzarmen baten alde borrokatu beharrean. Beste sektore batzuetan sindikatu ezberdinen arteko mobilizazioen bitartez posible denean herrialdeko hitzarmenak sinatzea, lan erreformari atea ixten dioten klausulekin, zergatik ez da metalean posible?

Ez da kasualitate hutsa metaleko konbenioa egoera honetan egotea. Gurea bezelako herri industrial batean, Durangaldea bezelako eskualde batean, non metalgintzaren sektorea ekonomiaren eta enpleguaren motorra den honetan, sektore honen lan baldintzen arauketa erabat beharrezkoa da. Metaleko sektorea izan da historikoki langileen lan baldintzetan hobekuntzak lortu dituenak. Ezin ahaztu enpresa gehienak txikiak eta ertainak direla, beldurra, prekarizazioa, desberdintasunak jaun eta jabe diren horietan, behar beharrezkoak dira gutxienekoak eta duinak izango diren lan baldintzak. Enpresa premura eraman nahi gaituzte, jakinda bertan ahulagoak garela, beti gutxienekoetatik behera negoziatzen den eremua, baina enpresa txikietan hasten da … eta handietara ere hedatzen da (ez gara konpetitiboak, oso garestiak zartetenez soldatak jeitis behar dira, lanordu gehiago lan egin beahr duzue soldata berdinaren truk esango digute berandu baino lehen).

Alta, ez da herrialdeko hitzarmena bakarrik jokoan, jokoan dena da ea negoziaketa kolektiboa izando den edo berau lan desarauketa inposatzeko erabiliko den tresna bat bilakatuko den, honek langilegoaren pobrezia eta lan baldintzen prekariozazioa ekarriko dulearik. Eta langilegoaren pobretze honen aurrean, zer egiten du Eusko Jaurlaritzak? Patronalaren, CONFEBASK, FVEM eta beraien etxe eta familietaraino krisia heldu ez den horien menpe egoeari utzi behar dio.

LABek ez du langilerik alde batera utziko, aspaldian lan integrala burutzen dugu sektorean proposamenak burutzen, bai enpresa alorrean, non gehiengoa dugunean erreformaren aurkako klausulak gure eskubideen galerarik gabeko akordioak lortzen ditugun, eta baita herrialdeko hitzarmenaren baitan ere, bertan langilego guztiarentzat, bai enpresa handi zein txikietan daudenentzat gutxieneko izando diren lan baldintzak lortzeko.


No hay comentarios: