Estampaciones Bizkaiako Langileen Bartzordeak egindako batzarraren ostean, kide eta sindikatu guztiok, (LAB, ELA, UGT, CGT ), aho batez, martxoak 29ko greba egunarekin bat egitea erabaki dugu, estampaciones Bizkaiako langileak ere greba egitera deitzen ditugularik.
Guztiok izan
behar dugu argi, erreforma hauek, aurrekoak bezala, Estampaciones Bizkaiako
langileoi zuzenean eragiten digula.Langileen eskubideen aurkako neurri ugari
onartu dira erreforma honetan. Batzuk aipatzearren:
-
20 eguneko kalteordaiña duen
kaleratzea orokortzen da. Aurrerantzean kaleratze gehienak horrelakoak izango
dira.Irabazi murrizketa edo gertatu daitekeenaren aurreikuspen soila
kaleratzeko arrazoia izango da; soldata jeitsi diezazukete eta onartu ezean 20
egun eta kalera,…
-
ERE-ak onartzeko,
etendurakoak (jasan izan duguna) zein extintziokoak (kaleratze kolektiboak) ez da
beharrezkoa izango lan agintaritzaren baimena, eta horrek , horrelako bat
suertztzen bazaigu nabarmen zailtzen du gure negoziatzeko ahalmena..
-
2 hilabetetan 9 egun baino
gehiagoko baja bategatik, langilea kaleratu ahal izateak, baja hartzea
iraganeko eskubide bat izatea ekarriko du, eta baja hartzen dutenak gaizkile
edo langile txarrak kontsideratuak izatea ahalbideratuko du..
-
Kaleratze bidegabeatiko
kalteordaiña 45 egunetik 33ra jeistea..
Baina aipatu
dugun guztiaz gaindi, erreformak bidea emango du, empresak sinatutako lan
hitzarmenak aplikatu ez daitezen, sektoreko konbenioan dauden baino baldintza
txarragoak ezartzeko, soldatak, lanorduak, lan egutegiak, ordutegiak,..nahierara
aldatzeko. Funtsean astakeri mordo bat, azkenengo hamarkadetako lan baldintzen
hobekuntza guztiak lurperatuz, langilegoa zaldien hankapean utziz.
Langile
guztion batasunetik erantzuten badugu, aurtengo lan hitzarmenaren
negoziazioetan beharbada erreforma honen kalte batzuk gelditzea edo gure
enpresan ez ezartzea lortuko dugu, baina ez gaitezen engainatu, GESTAMP-ek
gainontzeko multionazionalak bezala, interes berezia dauka erreforma hau
aurrera eraman dadin, langileak babesik gabeko egoera baten utziz.
Esandako
guztiagatik, martxoaren 29an Greba egin behar dugu, erreforma honi ezezko
borobil bat esateko, eta zuzendaritza honi ere gogorarazteko tamaina honetako
eskubide galtzerik ez dugula onartuko Estampaciones Bizkaian.
MARTXOAK 29
No hay comentarios:
Publicar un comentario