2012/03/05



Orain dela aste bi komiteari bilerara deitu zioten, lana era esanguratsuan jeitsi egiten zela esateko eta beharrezkoa zela langile kopurua murriztea eta, 2012/04/30ean bukatzen zuten 10 langileen kontratua deuseztatzeko asmoa zutela eta aldebakarreko erabakia zela esateko asmoarekin. Erabaki honen ondorioz, 2012/02/29ko datarekin 10 langile hauei kontratua deuseztatu egiten zaie eta desegokitasuna onartzen zaie eta urteko 45 eguneko kalte ordaina ordaintzen zioten.

Kaleratze hoietatik bi egun bakarrik pasa direnean, baja batzuk ordezkatzeko bitartekotasun kontratua egin dieten hiru pertsonekin topatu egin gara. Zer esanik ere ez trokelgintzan aurkitu ditugun aurpegi berrietaz, zeinetaz ezer ere ez dakigun.

Honarte denok ikusi ahal izan dugun gertakaria. Eta honek plangintza eta antolakuntza, inprobisaketa hutsa besterik ez dela erakusten digu (langileon kontura). Badirudi antolaketa sistema berri honek informazioa interesatzen zaien sentsu eta momentura egokitzen dutela, zuzendaritza honek ez bait dio ezer jakinarazi enpresa komiteari, dakiguna ikusi eta galdetu dugulako izan da. Enpresa gestio honetan, zeinetan sarritan langilegoa proiektuaren jabea balitzan modura erakutsi nahi duten, ikusten dugun bakarra, langilegoarekiko errespetu falta nabaria da, zuzendaritza honen partetik, Ikusi ahal dugun gauza garden bakarra enpresa guztian ipini duten beirateak dira. Gardetasun guzti honentzat denbora eta dirua dago,... aurreko ohar batetan esaten genuen bezala pesetetan aurrezten da ogerlekotan gastatzeko.

Non dago enpresarentzat jasangaitza den langile eszedentea? Nola liteke atzorarte 10 langile kaleratzeko arrazoiak zeudenean, hortik bi egunetara hiru pertsona kontratatzeko beharra onartzea?kontratuak deusezten ziren bitartean, zein zen ordu extren beharra? Noren eskutan dago enpresa honetako plangintza eta antolaketa?.

Enpresak pentsatzen du langileak ekoizpen prozesuko beste kontsumible bat garela. Agian hemen ez daude lehen lerroko langileak soberan, agian soberan dagoena lana era egoki eta begirunetsuaz antolatzeko eta plangintzatzeko gai ez den zuzendaritza baten gestioa da.

Kokoteraino gaude behin eta berriz standaretaz entzuteak(ez dakigu nondik ateratzen duten standarrak edo langilegoaren beharrak), langilegoa soberan dagoela diote, eguneroko errealitateak kontrakoa esaten digunean.

LABetik egoera hau salatu egin nahi dugu, argi utzita, gure posibilitatearen arabera ez dugula horrelako zentzugabekeriak egiten utziko. Larria da enpresak horrelako neurriak hartzea kontutan hartu gabe langileen egoera, langilegoak jasatzen ari garen krisi egoera honen soluzioa malgutasunean eta gure kaleratzeen erraztean dagoela pentsatzen dutenen neurrian ipinita. Horiek denak eta baita zuzendaritza honek erantzun irmo bat merezi dute datorren martxoaren 29an eta egunez egun.

Azkenik eta zuzendaritza honek ez badu ohar honen edukia ondo ulertu, bere gestioari buruz gure eritzia irudi eran helarazi nahi diogu.
 

No hay comentarios: