2011/12/02

Ostiral honetan LAB sindikatuak kontzentrazioa egin du Ezkurdin; dirua badagoela aldarrikatuz baina gaizki banatua; eta larriagoa dena, aldaketarako inongo borondaterik ez dutela politikariek. Hau da bertan irakurritako testua:
Enpresa-buru, bankari eta politikariek nazka-nazka eginda gauzkate, kokoteraino gaude beraien gezurrekin. Krisiaren izenean, beraiek sortu duten ditxozozko krisi horren izenean, langileok miseria larrian gaude eta egoerari soluzioak eman ordez, gure eskubideak saltzen dihardute; baina zein da benetako egoera. Zein da guzti honen egia?

Murrizketa eta Erreformekin bizitako urte gogorra eta gero, atzeraldi berria egon daitekeela diozkue. Orain arte hartutako erabaki guztiak langileon eskubideen urraketarako baino balio izan ez dutenean, “atzeraldi berriaren izenean”; PRODUKZIO GEHIAGO, LANGILE GUTXIAGOREKIN ETA SOLDATA TXIKIAGOEKIN inposatu nahi digute.


Dirurik ez dagoela eta, berriro ere langileok izan behar dugu egoeraren txarrena pairatuko dugunak, enpresarien mehatxuak, kaleratzeak, eskubideen urraketak, langabezia eternoak, prestazioen ukazioak, pentsioen murrizketak… Eskualdean bertan, 5 urtetan langabezia tasa hirukoiztu egin da. Eta oraindik txarrena irestear omen dago… noski! Ladaketa sozial eta ekonomiko orokorra ematen ez bada, egoerari partxeak jartzera baino dedikatzen ez badira, egoerak txarrera egingo du, baina beraien erruz!

Banketxeei 15.000.000 euro eman diotenek, guk gerrikoa estutu behar dugula esaten digute. Durangoko alkatesa eta alkate-ordearen artean, urte gogor honetan bertan, 132.049,16 euro poltsikoratu dituzte; hori da hain zuzen ere, PNVk Durangoko 1484 langabetuei eskaintzen dien alternatiba. PSOE, PP eta PNVk lan erreformarekin, pentsioen erreformarekin eta, beldurrez itota gauzkan, lan hitzarmenaren erreformarekin; Euskal Herriari 200.000 langabetu ekarri dizkio; eta horietatik %43ak ez dauka langabezia prestaziorik ere. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako 33.100 etxetan kide guztiak langabezian daude; eta Nafarroan %5.

Eta hori guztia nahikoa ez eta krudelkeria horri beste buelta bat eman nahi diote. Zerbitzu publikoen eskaintza murriztu eta kalitatea kaltetu nahi dute. Gure udaletako langileei soldataren %5a murriztu diete, bigarren buelta aurrekontu murriztaile eta eskuinekoen proposamekin ezagutu dugu, Bizkaian bertan, PNV eta PPren arteko akorioa dago hor. Lopezen Gasteizko Gobernuak ere mehatxua jaurti du; murrizketa berriak egongo direla administrazioan, Nafarroan Hezkuntzan gertatzen ari dena edota EITBn gertatu daitekeenarekiko daukagun ez-jakintasuna…

Dirua badago, baina gaizki banatua. Eta, bestelako aukerak badaude, baina ez dituzte hartu nahi, borondate politikorik ez baitago horretarako.

Krisialdiaren aitzakiapean, langileok estutu eta estutu eta orain atzeraldi berriaren aurrean gaudela esaten dizute; ez diegu sinisten, zuen erabaki eta aberastasunaren banaketarekin etorkizunik ez!

LANGILE EKIN ALTERNATIBARI!
BURUJABETZA POLITKO ETA EKONOMIKOA EUSKAL HERRIARENTZAT!

No hay comentarios: