2011/11/23

INFORMATZEN

INFORMATZEN


Informatzen honen bitartez, zuzendaritza berri hau sartu zenetik bizi dugun egoera kezkagarri honen aurrean, alarma oihuak jaurti nahi ditugu. Denok gara jakitun, publikoki horrela plazaratu izan dugulako sarritan, bizi dugun antolaketa kaosa, oso ohikoa bihurtu da bezeroa zerbitzatzeko (egiazkoa edo ez, informazioa beraiek bakarrik kontrolatzen dute)eta beraien instalakuntzak gelditzeko arriskua, automobilaren munduan horrek suposatzen duen ospe galtzearekin. Estanpazio beroko instalakuntzaren arazoak (berriak direlako, txarto diseinatuta dagoelako,...) ezin dira antolaketa eza eta lan plangintzaren irizpideak ezkutatzen duen alfonbrak izan. Hilabeteak dira, enpresari UN ezberdinetan langile beharra zegoela ohartarazi diogula baita mantentze zein trokelgintza sailean, zeinetan azpikontratazioa nabarmena den, ukatu egiten zuten, eta bitartean hurrengo egunean langileak sartzen ziren (aurretik komiteari jakinarazi gabe) edo ordu estra pila bat sartzen ziren. Mundu guztiak errealitate hau ikusten zuen bitartean, zuzendaritza hau beraien zenbakietan murgilduta jarraitzen zuen, estandaretan eta paper gaineko planteamenduetan, agerian dagoena ukatuz.



GPSaren ipuin famatua, txinatar ipuin bat besterik ez da. Alde guztietatik porrot egiten duen sistema, arduradunengan neurrigabeko presioa ezartzen duena ( 24 ordutan telefonoari itsatsita enpresako lana koordinatuko duen norbaiten esperoan ), eta langileria bere onetik aterata duena, sarritan zalatu, eta bere ezarpenean azeleragailua jaso dezatela eskatu dugun bezala.Argi eta ozen esan ahal dugu urteetan ezagutu dugun egoera txarrenean aurkitzen garela, Estampaciones Bizkaiaren hamarkadetako bizitza barne.

Gaur egun horrela baldin bagaude, norbaitek pentsa ahal du baldintza hauetan VS20 proiektuari aurre egin ahal diogula?Norbaitek pentsatzen du produkzio normala antolatzeko gai izango direla, eta gainera industrializazioa eta VS20aren piezen doitzea? Agerikoa da zuzendaritza honek hartutako bidearekin ezetz.



Oraindik gogoratzen dugu zuzendaritza berria sartu zenean egindako lehen aurkezpena. Gutxi gora behera honako hauek esan zizkiguten: Estampaciones Bizkaiaren historian 20 urte baino gehiagoko akatsen mukuru bat baino besterik ez zirela, gurea bezalako lan hitzarmena zentzugabekeria zela, garestiak ginela zioten, profesional txarrak eta alperrak ere... Zer espero behar dugu horrelako sarrera egiten duen zuzendaritza batengatik? Basamortuan barna gidatu behar gintuen “mesias”ak beraien ziren... dirudienez amildegira zuzenean.



Baina guzti honetaz aparte, Komitearekiko errespetua eta lan hitzameneko akordioak lur azpia jota daude. Enpresa komitea errespetatzen ez duen zuzendaritza batek ez du langileak errespetatzen. Gauza bat da zuzendaritzari lur hartzeko denbora ematea eta beste bat baimen osoa ematea. Komiteak eta enpresak mahai gainean dituzten gai gehienak ez doaz aurrera edo erdi geldirik daude. Adibiderik argiena mugagabeko kontratuena da.



Orain dela urtebete lan hitzarmeneko mugagabeko kontratuen artikulua ezartzea eskatu genuen, bertan %90 finko izatea ezartzen da. Urte hasieran, akordio bat bilatzeko asmoaz proposamen bat egin genuen, Martxoa eta Urriko hilabeteen batezbestekoa egitea zen horrela langile kopurua ateratzeko eta horren arabera egin beharreko kontratu finkoen kopurua zehazteko(Azaroan burutuko zirenak). Erantzuna denboran luzatu eta gero zuzendaritzak kontratu finko bat bera ere ez dutela egingo esan digu.



Erantzun honen aurrean, langileen batzordeko LABeko kideak mahaitik altxatu gara.



Guzti honengatik, Estampaciones Bizkaiako LABeko sail sindikaletik, enpresa komitearen baitan mobiliazioen hasiera proposatuko dugu (zehaztuko ditugunak) norabide aldaketa sakon bat antolaketari dagokionean, ordezkaritza sindikalaren errespetua eta indarrean dauden akordioen errespetua exijitzeko(mugagabeko kontrataziotik hasita), gure ekintza sindikala langileen eskubideak eta aldarrikapenak lortzean oinarritzen da borroka, indarra eta langilegoaren babesarekin eta ez kanpo bitartekarien bidez, deitu PRECO edo beste aitzaki legal batzuk.



Beti egongo gara hitzegiteko prest, baina zuzendaritza honi, gu hondoratzen usteko prest eta gutaz barre egiteko prest ez gaudela erakutsi behar diogu. Gure esku dago, gure etorkizuna dago jokoan.



Abadiñon 2011ko Azaroaren 23an

No hay comentarios: