2011/11/02

2011ko Urria

Enpresan izandako zorigaiztozko istripu larria gertatu zenetik hiruzpalau aste pasa ondoren, gertatutakoaren eta horren inguruan esan diren eta sortu diren egoeren aurrean LABek egiten duen gogoetak helarazi nahi dizkizuegu.
Denen aurretik, nahiz eta enpresa bitartez edo zuzenean helarazi dugun, gure elkartasuna eta laguntza berretsi nahi diegu hildakoaren sendiari eta larriki zauritutako gure lankideari, eta baita egin diren arreta esku hartzearen ondorioz kaltetuta izan diren lankideei ere.
Legediak exijitzen duen diligentziak  eta  makina paketatzailea martxan jartzeko Osalanek erabakitako premisak esku hartzeari dagokionean ezarri ondoren, makina martxan jarraitzea baimentzen da, honetara behartu zaion enpresakin istripuaren hurrengo egunean:  Makina martxan dagoela sarbidea galarazi (sarbideko eskilaran ate bat ezarriz kontrolatutako giltzarrapo batekin), edozein esku hartze egiteko makina geldirik egongo da, deskonektaturik eta baliabide prebentibo baten presentziarekin( makinaren aginteak ezagutuko dituena eta makina martxan ipintzea galaraziko duena), esparrura kamioilaria sartzen denean, baliabide prebentibo batekin lagunduta izan beharko du eta esparru hori sarbide mugatu bezala ezartzea.
Urriak 6an enpresarekin batzartu ginen, istripuaren barne ikerketa egiten hasteko, bertan, kaltetuen informazioa jasotzeko batzorde paritario bat sortzea proposatu genuen eta onartua izan zen. Astelehena 10, berriro ere enpresarekin batzartu ginen eta bertan ikerketaren beraien txostena aurkeztu ziguten, zeinari gure eragozpenak eta desadostasunak azalarazi  eta sinatzeari uko egin genion. Batez ere, hiru arrazoirengatik: batetik, gizaki alderdia bakarrik azpimarratzen da, beste batetik zuzentze ekintzak orain arte zeudenak jasotzera mugatzen da eta azkenik, makinari  buruzko Osalan eta ikuskaritzako txosten teknikoak ezagutzea gelditzen zaigulako.
Ondoren, Osalan eta lan ikuskaritzarekin bilerak izan ditugu, lehenengoak interesa ipini zutela eta makinaren funtzionamenduari buruz eta bertan eginbeharrekoak nola burutzen ziren inguruan galderak egin zigutela esan behar badugu, lan ikuskaritzari buruz ezin dugu berdina esan ordea. Istripuaren momentu gogorrak gogoraraztera mugatu zen bakarrik, Osalanen txostenara igortzen dela eta onartzen diren ebazpenak nahiko luzatuko direla gogoraraziz.
Denbora guzti honetan, Ertzantzak ere kaltetuak deitu edota beraiengana zuzendu dira, dagokion epaitegiko diligentziarako aitorpena hartzen. Honek ibilbide luzea izango du oraindik eta seguruaski pertsona gehiago izango dira tartean. Honaino egoeraren laburpen txiki bat eta ondoren gure balorazioa helarazi nahi dizuegu:
Lehenik eta behin, gai honetan enpresako oinarrizko arduradun batzuen  jarrera zalatu eta gure haserrea azalarazi nahi dugu, beraien presentzia (gaur egunean ere) faltan bota dugulako, gutxienez enpresa batzordearekin komunikazio eta parte hartze zuzenean, kaltetuei behar den babesa emateko prestutasuna helarazi baziguten ere.
Beste alde batetik, enpresak istripuari buruz egindako ikerketa txostena ulertzen dugu: alde bakarrekoa dela, ez du zio posible bezala antolaketa egoera hartzen eta makina paketatzailean sarritan ematen ziren huts eta trabatzeak ohiko jarduera bezala ere ez; norbera justifikatzekoa  makinaren baldintza teknikoak betetzera heltzen delako eta enpresen koordinaketara, eta  berretsailea arrisku ebaluaketak jasotzen dituen eginbeharrekoen edo konponketen prozedura orokorrera mugatzen delako.
Honen aurrean, eta eskudun erakundeen ikerketa txostenen zain gauden bitartean, ondorengo hausnarketa hau burutzen dugu:
Enpresa logika batetik ikusita aldebakarreko ikerketaren txostenean gure ekarpenak ez jasotzea ulertzen dugu; ez da onargarria makinaren segurtasun gabezi bakar bat ere, ez eta esku hartze eta jarduera prozeduran jasotzen ez diren arriskuak jasotzea, erantzunkizunak sahiesteko helburuarekin eta giza akatsean bakarrik ipiniaz erantzunkizuna.
 Ulertzen dugu horrelako jokabideak barneratzen eta hedatzen badira, laneko osasuna eta segurtasuna langileen erantzunkizuna soilik dela isladatzeko direla, honek enpresako arduradunen partetik osasuna eta segurtasun arloan gain hartze eza eta ez betetzea ekartzeko arriskua dauka eta  ezarri behar diren neurriak hartzeko, legediak ezartzen duen moduan, giza akatsengatik sortu ahal diren kalteak sahiesteko.
Konpon ezinezko  istripu larri honen moduko gertaerak, murgilduta gauden antolaketa nahaspilatu honetan,enpresa honetako segurtasuna eta osasuna non gelditzen de agerian usten dute, denen gainetik emaitzei lehentasuna ematen dien lan baldintzen aldaketak erabakitzen dira antolaketa sistema baten ondorioz eta honek istripuetan islada dauka, sarritan, legedia, prozedurak eta enpresan dauden organoak alde batera utziz.





Iragan astean, 6. Lerroan VWeko piezen errekuperazioa dela eta, berriro gelditu da agerian  antolaketa anabasa, honetan larriak iruditzen zaizkigun gertaerak izanik eta enpresari horrela helaraziak. Alde batetik, enpresan dauden prozedurei uko eginez eta inplikatu eta beharrezkoen alde guztiekin kontsultatu gabe lan metodo bat egin da, eta bestalde, komieniotik at azpikontrata bat ekarri da enpresako iharduera  berezkoen lanak egiteko.
Empresarengana azalpenak eskatzen aurkezterakoan, ,hasera batean erabakiak pertsonalgoak zein prebentzio zerbitzuak ezer jakin gabe hartuak izan zirela esan. Horrek ez dizkie erantzunkizunik  salbuetsi.
Gestioak era ausart eta ezarritako arau guztien gainetik egiteaz gain, langilegoari, beste behin, ondoeza sortu dizkiote, produkzioa beste helbururik ez duen erabakiak hartzeagatik, hoiek sortzen dituzten arrisku gehigarriak kontuan izan gabe. 
Azpikontratako langileak agertu ziren lanera atsedenezko 12 orduak errespetatu gabe; lan metodoa betetzeko bitartekoak arriskuak dituzte ez dutelako gutxienezko baldintzak betetzen; metodoa egun batetik bestera aldatua izan zen ekintza sindikalaren ondorioz egindako bileren ondorioz, zeinetan Pertsonalgo arduraduna, Kalitatea, Metodoak, Ekoizpena, Prebentzioa eta 6. Lerroko langileek parte hartu zuten, hauei metodoa azaldu zitzaielarik eta beraien kexa eta proposamenak azaltzeko aukera izan zituztelarik.
Arduradunek esan zutenez, metodo hau probisionala beharko zen eta errekuperazioa lerrotik kanpo egitea eta baldintza hobeagoetan egitea da helburua. Esandakoa betetzea espero dugu eta horretarako jarraipena egiten jarraituko dugu beti kaltetuen iritzi eta ekarpenak jasoaz.
Enpres

No hay comentarios: