Komiteak jakinarazten du
2011/05/16
Orain dela hilabete, enpresarekin hainbat gai
jorratzeko bilera bat egitea eskatu genuen, azkenean ostiralean burutu zen
bilera hori nahiz eta gaurko deituak ginen,enpresari gure kexa helarazi diogu gure eskariei emandako atzerapenagatik.
Hitzegindakoaz, hemen doakizue,laburpen bat:
2011ko soldata igoera eta helburuekiko lansaria. Soldata igoerari dagokionez,jakingo
duzuenez puntu ezberdinak dituen akordio oso bat indarrean daukagu, bertan
soldata igoera urte honen bukaeran burutuko dela ezartzen da urtarrilaren 1eko
atzeranzko izaera batekin. Enpresak dio,gaur egungo egoera ekonomiko
kaxkarrarekin , akordioaren gorakadan salbuespen bat ematea ez duela
ikusten,eta gainera, hori Estampaciones
Bizkaia baino haratago hartu beharreko
erabaki bat izan beharko zela. Enpresa, barneko jardueran , azken bi
urte hauetan galerak izatetik dator, beren numeroen arabera, 6,5 miloi € 2009an
eta y 4 miloi € 2010an. 2011 urtean
orekatasun urte bat espero dute. 2009ko
kontuak (itxita dauden azkenak eta helarazi digutenak) galeretaz hitzegiten
badigute ere, emandakoekin ez dute bat egiten eta gainera, kontu hoiek
interpretatzeko era ugari daude.
Honetaz gainera, berriro ere, talde barnean
garestienak garela errepikatzen digute, pertsona/orduko 24€ko batezbesteko
kostuarekin, Palentziako 16€ eta Vigoko 18€ aldean. Guzti hau proiektu
berrirako kontuan hartuta, Mercedesek
duen puntu baten artean, pertsona/orduko kostua 25€ko kostua ez
gainditzea eskatzen du.
Honarte, enpresak marrazten digun textuinguruaren informazioa
helarazten dizuegu, badakigu honek ere ñabardura ugari dituela. Hemendik
aurrera momentu garrantzitsu batetan gaudela ere onartzen dute, oinarrizko
erabakiak hartuko direnak eta garrantzisko aldaketak ematen ari direla eta jendearen
lankidetza nabarmentzen ari direla.
Beraz, soldata igoeraren akordioa, ezartzen diren
kantitateetan beteko dutela, baina orain, igoeraren %1,5a aurreratuko dutela
esan digute. Beraz, maiatzeko lansariari %1,5eko igoera ezarriko zaio eta
hurrengo lansarian edo bitarteko lansari batetan, atzerapenei dagokion igoera
ezarriko zaie,hau da, urtarrila, otsaila,martxoa eta apirileko lansariei
dagokiena.
Helburuekiko lansariari dagokionez. Zati finkoa aste honetan ordainduko da.
Bi urte jarraian galerekin bukatu izanak, zati aldakorra ordaintzea, planteatu
ere ez dutela egiten esaten digute, eta are gehiago, kontutan izanda aurreko
urteko datuen arabera doala zati hori. Hemen esan behar dugu, enpresa
konprometitu egin zela,zati aldakor hau kalkulatzeko formula berri bat
aurkeztera, baina ez du egin. Bitartean aurrekoa erabiltzea eskatzen dugu eta
zati aldakorra aurreko formularekin kalkulatzea, eta hortik zati aldakorra
ematen ez badu, datu batzuk tartean daudelako izan dadila eta ez hipotesi
batzuen arabera. Honetaz hitzegiten jarraitzeko batzar baten zai gaude, bitartean,
laburtuz, igoeraren %1,5a aurreratuko dute(akordioa errespetatu egiten da)eta
lansariaren zati finkoa ingresatuko dute.
Hau laburpen informatibo bat izan da, balorazioak
egiteko eta gai honetaz lanean nola jarraitzen dugun azaltzeko denbora egongo
da.
Beste gai batzuk
Kategoriak. Berriro gaia hartuko dutela dirudi,lehenik jendea
hezitzen eta gero jendea ebaluatzen. Denborarik ez dutela izan esan
digute,borondate ezagatik izan dela pentsatzen dugu guk,eta horregatik lan
honekin hasi ziren lantaldea lehenbaitlehen batzartzen hastea eskatu dugu eta
horrela gaiaren benetakojarraipen bat egin ahal izateko.
Mantentze saila. Momentu askotan ematen den langile faltagatik gure
kexka helarazi genion enpresari. Talde
eskasak,eta honek jendeak bere orduak hartzeko zailtasunak ekartzen
duelarik, bakarrik lan egin behar izatea eta lanak atzeratu behar izatea edota
ez egitea. Enpresak, mantzentze saileko antolaketa berriak bi hilabete bakarrik
daramala eta denbora eman behar zaiola eta ez dutela konstantziarik egoera
hauek ematen direla eta kasu konkretuak azaltzeko eskatu zigun.
Markaketa. UN2ko unitatean, leku urruntasuna nabaria da,
10.lerrotik transferreraino, erloju bietan markatzea onartzen dute. Pintura/NCV2
langileen gaia ere aztertuko dutela sarritan elkartrukatzen baitira. Baina ez
dute onartzen mundu guztiak edozein erlojutan markatzea.
Egutegia.Mercedesek oporrak nola hartuko duen oraindik
jakinarazi ez izanaren arazoa planteatu dute. Abuztuaren 4tik planteatzen dira
baina Mercedesen berriemate ofizialik gabe.
Beste gai batzuetaz ere hitzegin zen, absentismoa,
kontratuak..., baina hau laburpen bat da. Balorazioak eta zabalik geratzen
diren gaiei buruz informatzen jarraitzeko denbora egongo da.
Abadiño, maiatzak 2011
No hay comentarios:
Publicar un comentario