Asteazkenean onartu zuen Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak lan erreforma, eta hauek dira eduki nagusiak:
KONTRATAZIOA
- Kaleratze merkeagoa. 33 lan eguneko ordaina duen kontratu mugagabea bultzatu nahi du erreformak. Orain sinatu ezin zuten kolektibo batzuei ireki die. Esaterako, 31 eta 44 urte bitarteko gizon langabeei, aurretik lanpostu finko bat bazuten. Praktikan, oso pertsona gutxi geratuko dira kontratu eredu hori sinatzeko aukeratik kanpo. Ohiko kontratua baino hamabi egun gutxiagokoa da kalte-ordaina, baina tarte nagusia gehienezko ordainean dago: 24 hilabete edo 42 hilabete.
- Enpresei laguntzak. Enpresaburuak limurtzeko, hemendik aurrera kontratu mugagabea sinatzen dituzten langileak kaleratzea merkeago aterako zaie. Kasu guztietan ordainetik zortzi egun ez ditu enpresak jarriko, Fogasak baizik.
- Obra kontratuei mugak. Asko jota hiru urteko iraupena izango dute obra edo zerbitzu kontratuek. Sektoreko itun kolektiboak baimentzen badu, lau urtera luzatu ahalko da. Zirriborroan baino urtebete gehiago da.
- Kalte-ordaina gora. Obra edo zerbitzu kontratuei dagozkien kalte-ordainak apur bat handituko dira, 2012. urtetik aurrera. Egun zortzi lan egun dira, eta, 2015 urterako, hamabi izango dira.
- Pizgarri berriak. Kontratazio mugagabeari ematen zaizkion pizgarriak aldatu dira. 16 eta 30 urte artekoei eginez gero, hiru urtez 800 euroko hobaria izango du enpresaburuak kuotan. Emakumea bada, hobaria 1.000 eurokoa izango da. Kontratua 45 urte baino gehiago dituen langileari eginez gero, 1.200 euro dira, hiru urtez (emakumeak, 1.400 euro). Prestakuntza edo errelebu kontratuak mugagabe eginez gero, 500 euroko laguntza egongo da, emakumeen kasuan, 700.
LANALDIA
- Lanaldia laburtzeko laguntzak. Alemaniako kurzarbeit eredua egokitzen saiatu dira. Hala, lanaldia %10 eta %70 bitartean jaisteko aukera izango du enpresak, arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo ekoizpenekoak argudiatuta. Enpresek gizarte segurantzari ordaindu beharreko kuotan %50 eta %80 arteko hobaria jasoko du. Langileei agortutako langabezia saritik 180 egun itzuliko zaizkio.
NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA
- Arbitratzearen bidea. Arazo ekonomikoak dituzten enpresei negoziazio kolektiboan hitzartutakoa aldatzeko aukera eman nahi zaie. Langileak ados ez badaude, gatazka kolektiboetarako arbitratzeak erabakiko luke.
KALERATZEA
- Galerak argudio. Kaleratze objektibo bat egin ahal izateko galerak frogatzea nahikoa izango du enpresa batek. Dekretuan gobernuak ez du irabazirik gabe egon beharreko gutxieneko eperik ezarri.
2022.URTEKO HITZARMENA / CONVENIO COLECTICO 2022
2010/06/22
Zertan datza erreforma?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario