2010/01/14

"Langileon indarrak bilduz aberastasuna banatu"



2010eko soldata igoera

Guztiok dakizuen bezala, enpresako lan hitzarmenak 2010erako ezartzen duen soldata igoera, 2009 Estatuko KPI Erreala+ % 1’3 da. 2009ko KPIa %8an geratu denez, aplikatu beharreko soldata igoera %2’1 izango da.Gogoratu bigarren ERErako egin genuen akordio markoan, zeinetan EREaren baldintzak, enplegua mantentzea etab aipatzen ziren, urteko bigarren seihilabetekora atzeratzen zela soldata igoeraren aplikazioa adostu genuen. Beraz, uztailean soldata igoera aplikatu eta 2010eko lehenengo seihilabeteko atzerapenak ordainduko dizkigute. Gogoratu era berean, lehen 70a kobratzen zuten horientzako, produkzioko primaren ekiparazioaren azken tramoa aurten egin behar dela. Hau ez da atzeratzen, eta kolektibo honek produkzioko prima osoa kobratuko du urtarriletik aurrera.