2009/10/14

LAB sindikatuaren adierazpena Euskal Herrian 2009-10-14 Erasoen gainetik Euskal Herrian ALDAKETA



1 comentario:

LAB GESTAMP BIZKAIA dijo...

SALAKETARAKO DEIALDIAK

Bihar urriak 15: Elkarretaratzeak hiriburuetako LABen egoitzetan eguerdiko 12.00etan

Gasteiz: Fermin Lasuen 13

Iruñea: Martzelo Zelaieta 75

Donostia: Pokopandegi bidea 9 (IGARA)

Bilbo: Rekalde Zumarkalea 62


1. Atzokoan berriro ere Garzon eta Rubalcabaren injerentzia eta erasoak izan dira albiste. Euskal Herria ukatzen dutenek eta euren estrategia ukazioaren gainean eraikia dutenek, errepresioaren bidez betikotu nahi dute gure Herrian bizi dugun errealitatea. Ezker abertzaleko militanteen jazarpena eta atxilotze indiskriminatuak dira berriro ere erabili dituzten tresnak. Halabeharrez lehenik eta behin, atzoko guztia salatu behar dugu eta, aldi berean, atxilotu guztiak askatzeko exijitzen dugu. Gure kezka eta elkartasuna agertu nahi ditugu guztiekiko.
Sarekada hau gure egoitzan burutu izana, Rafa Diez Usabiaga, LABeko idazkari nagusi ohia, eta Txelui Moreno LABeko kidea eraman izanak eraso hau LABen kontrako eraso ere bilakatzen du. Estatuaren bere errepresioan uneoro jauziak emateko prest dagoenaren erakusle.
Baina batez ere, eraso hau, independentzia helburu duen bidean, urrats berriak ahalbidetu behar dituen estrategiaren kontrako eraso moduan kokatzen dugu.

2. Euskal Herriak inposizioa eta ukazioa besterik ez du jasan urte luzeetan, eta ukazioaren ziklo hori da behingoz gainditu behar duguna aitortzan eta errespetuan oinarritutako ziklo politiko berria irekiz. Horixe dago jokoan eta horixe eskatzen dute euskal herritarrek: Euskal Herriaren aitortza eta errespetuaren ziklo politiko berria irekitzeko urrats sendo eta definitiboak ematea.

3. Ziklo politiko berri hori irekitzeak eskaintza politikoak egitea, akordio politikoak eraikitzea eta apustu politiko argiak egitea eskatzen du. Ibilbide hori Euskal Herrian eta euskal eragile politiko eta sozialean artean egin behar dugu.
Horregatik diogu atzoko eraso errepresiboak bide hori zapuztea duela helburu; hain zuzen ere bide horretan ezker abertzaleak egin ditzakeen eta egingo dituen eskaintza politikoak indargabetzea izan duelako helburu. Euskal Herria bere buruaren jabe izan nahi du eta horren beldur da Estatua, burujabetasun horren beldur. Eta Herri hau bide hori egiteko gai denez, bere buruaren jabe egiteko urratsak emateko gai denez, Estatuak ukazioa betikotzeko duen bitarteko bakarrarekin erantzun dio: errepresioa eta arduradun politikoen atxiloketarekin.

4. Euskal langileontzat berebiziko garrantzia du Euskal Herrian aldaketa politikoak gauzatzeak. Langileok alternatiba estrategiko bat behar dugu enpresarien eta kapital interesen morroi hutsak bihurtzen gaituen gaurko eredu ekonomiko eta sozialaren aurrean. Alternatiba hori guk geuk sortu eta eraiki behar dugu, eta horretarako, ezinbestez, gure etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea errespetatua izango den ziklo politiko berria behar eta bultzatuko dugu.

5. Gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea emango digun marko demokratikoa osatzeko aukera nahi dugu. Mugarik, injerentziarik eta biolentziarik gabe aldaketa politikoa gauzatzeko aukera izan behar du Euskal Herriak. Hori da LABen aburuz, gaur gaurkoz, euskal eragile politiko eta sozialen indarrak bilduz eraiki behar dugun eszenatokia. Atzoko erasoen gainetik, Estatuak jartzen dizkigun mugen gainetik.

6. Kalera ateratzea eta bide horretan urratsak emateko borroka egitea. Hori da LABetik euskal langileei egiten diegun deialdia gaurkoan. Hurrengo egunotan izango diren mobilizazio orotan parte hartzera dei egiten dugu. Oraingoz: bihar LABeko 4 hiriburuetako egoitzen aurrean eguerdiko 12etan eta ostiralean eskualdez eskualde eta lantokietan antolatuko diren kontzentrazioetan.