2009/03/30

INFORMATZEN LAB ESTAMPACIONES BIZKAIA

Dossier: la crisis economica global

1 comentario:

LAB GESTAMP BIZKAIA dijo...

Aurreko nota batean esaten genuen bezala bagenekien EREa aplikatzean zenbait arazo sortuko zirela.. Horren harira, zenbait langileren desafektazioak nola egin direnaren inguruan gure kexuak eta kezkak berretsi nahi ditugu, bereiziki nola abisatu zaien lanera joan behar direnei da arazo nagusia. Neurri batean ulertu dezakegu enpresak zailtasunak dituela , epe labur-ertain batean zein lan karga izango duen jakiteko, eta ondorioz zein den beharrezko langile kopurua zehazteko, baina bere ardura zuzena da, egoera honen kudeaketa Estampaciones Bizkaiako langileei dagokionez behar den legez egin dadin, errespetuz eta era egoki batean jokatuz. Lehenago ere gertatu izan da akatsik lan egin behar zuten langileak abisatzerakoan, baina iragan ostiralean gertatutakoak , 6.Lineako langile eta aldaketa honek eragindako gainontzeko sailetako langileekin gertatutakoak agerian uzten du esaten ari garena. Astean zehar argi zegoen lan karga egoera baten aurrean, robotizazioak zein pieza onak lortzeko arazoak zirela eta, ostiralean lan egin behar zuten langile gehienak, 24 orduko aurretiaz soilik izan ziren abisatuak Egoera hau salatzen baldin badugu hurrengoagatik da: gauza jakina da hainbat sailetako langileek, bi eguneko aurretiaz zekitela ostiralean lan egin behar zutela eta aldiz produkzioko langileak aipatutako 24 orduko aurretiaz abisatu zituzten soilik. Aipatutako guztiagatik, honelakorik berriz gertatu ez dadin esijitzen diogu enpresari, kudeaketa desegoki honen ardura berarena bait da osorik, bereizki lana antolatzeko ardura duten horiena, zeintzuk sarritan langileak ez dituzten errespetatzen , beste makina edo zelula bat gehiago bagina bezala tratatzen gaituztelarik, inongo errespeturik gabe. Abadiño - Martxoak 30